We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Hitza

by Bidaia

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

1.
Bizi Gara 05:24
Bertso berriak jartzera noa bukolismorik gabe Gure paisaia idilikoa zer zaren dohakabe ! Asfaltozko itsaso ta armiarma sare Poetikaren deserrietan kondenaturik zaude Gure mendi gain eolikotan errotek lau guraize Gure ebakiz eta zukutzez nekatutako haize Malda burdinezkoetan tren zahar bat doa aise Tren berri baten tunel hutsetan demonioek leize Gure portu zahar urratuetan kristal hautsitan gaindi Gure tristura oxidatuan erdoil kiratsa handi Nun itsasorik ere ez den ikusten handik Tximini beltzen pipatik tiraz bizi gara oraindik BIZI GARA, BIZI GARA... Amets Arzallus
2.
Eguzki yoan da bere amagana biher etorriko da denpora ona bada. Astotxo bat baneuko buzten zuriegaz ermure yoateko gona gorriegaz. Tiriki tauki tauki mailuaren hotsa hamalau hargin baino hoba dok harotza Agure buruzuri oilanda zalea nok irakatsi deutsu gurera bidea? Gazteak badakizu zelan dantzan egin burua gora-gora kaderai eragin. Herrikoia
3.
Amaren Sua 03:42
Mendia ezpataz, haizea burdinez Amaiurren gira azkeneraino Langile egunez, gudariak gauez Hobe da etzanik, hutsurik, belaunika baino Badakit hilko naiz bihar edo etzi Bainan burua xut gure haurrengatik Herria luze da orain ia ez etsi Izan daitezela Nafarroan harro gugatik Ez duenak ez du galtzeko beldurrik Ez damu, ez herra, ez utz, ez izi Hoientzat ere ez da garaipen xamurrik Egungo ametsa ta lana biharko bizi Sobera guretzat Lerinen jendea Besoa moztuta, gorde burua Agian galdu da Aitaren etxea Baina pizturik da, ezkutuan, Amaren sua Aitor Sarasua
4.
Arbasoak gogoan, gerlarik ez geroan Gu guztien bideak gida bitza bakeak Bazter gutarik herra, mirets gauzen ederra Populuen artean biziz maitasunean Gu guztien bideak gida bitza bakeak Egin behar duguna: Herrien batasuna Zoriona lokarri, jos gaitezen elkarri Gauden beti alaiak, denak gara anaiak Jo dezagun aintzina, zainduz ingurumena Atxik gure mintzairak, aberastuz kulturak Helburu nagusia baitugu justizia Handiek dute giltza, ttipien ezagutza Ttipiak handiekin, herri guztiak berdin Parekotasunean sar gaitezen legean Daniel Landart
5.
Ezin Ahaztu 03:46
Goizetik arratsera zu zaitut gogoan zuri begira beti naiz egonik lotan Euskal Herriko mendi, itsaso bazterrak politak izan arren zu ederragoa Badet bihotzean maite lilugarri zugandik ezin banaiz urrutian bizi Atoz ene maite, atoz bai nerekin nigarra begietan zu ezin ikusi Agur ama nerea Ez zaiut ez ahaztu Agur ama nerea Agur, agur, agur Manuel Villar Jiménez / José María Arozamena
6.
Hitza 04:33
Adio ezpatak, agur eskutua Orain tresna bakar daukagu hitza Baina ez moldatuz amets ezkutuak Nigarra luzatu baina alferrik gabiltza Mihitik atera badoa haizean Asmo haragikoi, zuntz amestia Agindutan idor, aitorpen hezean Jateko merkea ta betetzeko bai garestia Hitza, hitza, hitza, hitza Ahoz aho goxo, paperean preso Bidean gelditu da konfiantza Alferrik ditugu zango eta beso Bururik ez badugu nola asmatu guk dantza ? Dohainik ttipitan ukan nuen zama Inor lotu gabe libro nauena Pobrea aberats egin duen arma Lore eztien ta ezpatarik gordin zorrotzena Aitor Sarasua
7.
Alhambra Lea 03:07
8.
Pettan 03:59
Beharrak eraman nau sortetxetik urrun Amerikar menditan bakarrik naiz egun Tristeziak ez baitu sosik biltzen nihun Txoriek pozten naute, ardiekin lagun Nevadan, gustian, pakian Ni nuxu ... Pettan Ene oroimenari süjetak galdatuz Bakardadean aise ikasi dut kantuz Sosak ere pixkanaka doaz pilatuz Penak badira baina ez naiz bizi lantuz Nevadan, gustian, pakian Ni nuxu ... Pettan Urte lantsuen pean biziraun ondoan Badut maite bat eta sos batzuk golkoan Geldi ninteke hemen edo bueltan joan Patua utziko dut zuen aholkuan Nevadan, gustian, pakian Ni nuxu ... Pettan Xabier Amuriza
9.
Aurpegi Hura 04:21
Ostiral iluntze batez, denbora pasa beharrez Nindoala triste, oinez, orotara so eginez Uste gabetarik, tanpez, bete nintzen atseginez Ostiral iluntze batez, bete nintzen atseginez Zeru gainetik etorri, izar eder bat iduri Aurpegi bat irriz irri, amodiozko iturri Hura nuen nik ikusi baitzen zinez tentagarri Aurpegi bat irriz irri, baitzen zinez tentagarri Denak zituen ontsaxko, hortz, ezpain, sudur, behako Zoraturik sekulako, kasik hiltzer nintzen seko Aurpegi hura betiko ni baitan da geldituko Aurpegi hura betiko ni baitan da geldituko Daniel Landart
10.
Musika gugan zirena Ekartzen gaituzuna Emaguzu zoriona Sendatuz gure mina Guretzat dira beharrak Armonia ta ritmoak Ozenki soina daitezen Zure noten oihartzunak Bizitza motsa omen da Ekar diguzu taupada Abestuz luzatzen bada Elkar gozatuz hobe da Eman diguzu dohaina Oi Zu, Jainkosa Bikaina Hor gaituzu belaunika Eskerrik asko Musika Mixel Ducau

credits

released October 28, 2016

Mixel Ducau: Ahotsa, Kitarra, Klarinetea, Txirula
Caroline Phillips: Ahotsa, Zarrabetea
Fred Faure: Perkuzioak
Matthieu Haramboure: Baxua

Gomitak:
Frank Ajakiry: Ahotsa (#10-Musikari Otoitza)
Alaia Phillips-Ducau: Ahotsa (#10-Musikari Otoitza)
Neptune Chapotin: Muxukitarra (#10-Musikari Otoitza)

Moldaketak: Bidaia

Grabaketak eta nahasketak:
Matthieu Harramboure belarri-rentzat
Jean Phocas eta Ugo Ducauren laguntzarekin

license

all rights reserved

tags

about

Bidaia Bayonne, France

contact / help

Contact Bidaia

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Bidaia, you may also like: